XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Le principe de la rime intérieure, de l' accord dominant, posé par Pascal, est développé avec une richesse de modulations et de résolutions incomparable. Qui une fois a subi l'ensorcellement de Rimbaud est aussi impuissant désormais à le conjurer que celui d'une phrase de Wagner...

Rimbaud ondo oharturik zegoen bere idazkeraren musikaltasunaz: Opera fabuloso bat izatera heldu naiz, dio DBIn; Ixilguneak idazten nituen, gauak, adieraztezina oharretan hartu.

Bertigoak zedarritzen nituen esaten du, musikagileak konposatzeko erabiltzen duen metodoa jarraitu izan balu bezala.

Are gehiago, gutun batetan dioenez, ez du berak musika asmatzen, beste norbaitek jotzen du bera den musika tresnan: Zeren ni beste bat da.

Kobrea turuta esnatzen bada, ez da bere errua.

Argi dago: nire pentsamenduaren bat-bateko garapenaren lekuko naiz: so nagokio, adi natzaio; egiten diot kolpe bibolinari eta sinfonia higitzen hasten da barrunbean, edo jauzi batez eskena gainera dator.

DBI objektu musikal bat den neurrian plazerra hutsezko irakurketa egin ondoren, J. Keats-en bertsoetako azken ahapaldiak dion bezala, mezuaren bila joan beharra dago bihar, ziurki, azalduko den mezua goiz edo beranduago enigma argituko dugulakoaren esperantzan, zeren obra poetiko bati, diskurtso razionala ez izan arren, zentzua funtsezkoa zaio, gaur egun ahaztuxea dagoen arazoa,(...).